XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Anizeto Zugasti euskaltzaina hil
Joan den igandean hil zen Anizeto Zugasti apaiza.

Astelehenean eman zitzaion lurra adiskidez eta apaiz jendez inguratuta.

Altzan jaio zen, 1904.eko apirilaren 17an.

Apaiz egin eta, beti eliz eta euskal lanetan.

Euskara izan zen horren maiteñoa.

Badu zernahi idatzirik.

Gerra aurretik Argia astekariaren zuzendariorde izan zen.

1932. urtean Mendi mendian deitu poemak argitaratu zituen.

Gerra ondoan Egan, Arantzazu, Zeruko Argia eta beste askotan aritu zen bere luma zorrotzaz.

Horiez aparte, erlijioari, kristautasunari eta usadio onei dagozkien idazlanak.

Horra hor bere Argi bidea, Maiatzeko loreak, Jesusen Biotzaren illa, Argi bide txikia, Ama Birjina miraritsuari, Salmudia, Itun Berria eta antzeko beste zenbait.

Liturgi arazoetan gogotik aritu zen, latinetik eta bestetatik textuak euskaratzen beti.

Gotzaien hitzaldi eta paper asko ere berorren eskuetatik pasatuak dira.

San Bizente parrokian ari zen eliz-lanetan.

Eliz-lanekin batera, euskal liburuak eta textuak.

Jakina, beti euskara ahoan.

Honenbeste lan egin ondoren harritzekoa ere ez da eta, Euskaltzaindiak euskaltzain izendatu zuen.

Azkenaldiko euskal boladak, hein batez behintzat, ez bide zion on haundiegirik egin, halarik ere, beti bere xokoan sartuta hizkuntza nazionalaren alde.

Euskara argia zuen, erraza, herritarra izan nahi zuena.